Lur-Alai Squash Eskola, kirol berri bat ikasteko eta kirolariak hezitzeko proiektu bat da.

Squasha, galbidean zegoelarik sortu genuen kluba Irunen, eta ia hamar urte geroago, kirol modalitatea berreskuratu dugula esan dezakegu. Orain, squasha egonkortu eta normalizatzen ari garela, jokalari berriak sortzeko eskola hau sortu dugu.

Squash eskola, adin guztientzako pertsonei bideratuta dago, hasieratik kirola zer den erakutsi nahi dutenentzat, zein, jolas maila hobetu nahi dutenentzako. Aukera eta eskaintza zabala eskaini nahi dugu, Squasha, pertsona guztientzako aproposa izan daitekeela ikusarazteko. Horretarako, gure entrenatzaileak, GEVOLUTION izeneko metodologia inklusibo eta berritzaile batean oinarritutako formakuntza eta titulazio ofizialak eskuratu dituzte, (otsailaren 5eko ECD/158/2014 lege aginduak ezartzen duen moduan).