Gabonen atarian eta urte bukaerarekin bat, familia eta lagunekin elkartzeko garaiak izaten dira, eta gure kluban ere, bazkide guztiak elkar topatzeko, lagunarteko txapelketa antolatuko dugu. Topaketa berezi honek, ez ohiko jatordu bereziak eta kaloria extra horiek erretzen lagundu gaitzake, squasha gure baliabiderik osasuntsuena izan daitekeelako. Txapelketa honen berezitasuna, bere kutsu parekidea eta partahartzailea da. Hiru jokalariz osaturiko taldeak egiten dira, baina talde bakoitzeko jokalariak, antolatzaileek izendatzen dituzte, talde guztien artean maila orekatu nahian. Sistema honen bitartez, jokalari honenek ez ezik, maila baxuagoa duten beste taldekideek ere, ez ohiko garrantzia izaten dute, bere taldekideen animoak eta elkarlana indartuz eta azken finean, jokalarien arteko harremanak sustatuz. Hau da gure gabonetako taldekako txapelketaren oinarria. Jarri gurekin harremanetan, zatoz jokalari berriak ezagutzera eta izerdia botatzera. Ikusi arte.
Gabonetako Taldekako Squash Txapelketa
en 2021/12/07
con
No hay comentarios
Deja un comentario