Urte hasierarekin bat, urteko lehen txapelketa antolatzen dugu, aurten beste urteetan baina gogo gehiokin ahal bada ere. Pasa den denboraldi gora beheratsuaren ostean, urte berri honi, espero dugu normaltasunera itzultzeko gogoz ekin nahi diogu, beti protokolo eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz. Garai zail hauetan, denak izan gara kaltetuak eta eragin zuzenak izan ez dituenak, zeharkakoak izan ditugu. Bizitakoak hausnarketa ezberdinak eta sakonak egiteko aukera sortarazi gaitu eta horietatik osasuna da azpimarragarriena, bai fisikoa (birusaren eragin zuzena) eta baita mentala (ikusezina den hori). Birusaren eragina eta edatzea mugatzeko, lege eta arauk ezarri ditu gobernuek. Bigarrenari aurre egiteko, kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia goraipatzekoa dela uste dugu guk, eta klub honek bere eginkizunak egin ahal bitartean, osasuna eta kirola sustatzea izango ditu helburu nagusitzat.
Hortaz, aurtengo squash denboraldiari hasiera ona eman diezaiogun, galdutako denbora berreskuratu eta bizipen txarrak atzean uzten saiatuz.
Deja un comentario
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.