Datorren abuztuaren 6an, klubaren 9. urteurrena ospatuko dugu, Irungo Artalekuko kiroldegian beti bezala. Lagun arteko txapelketa herrikoia izango da, klubeko bazkide eta inguruko jokalarien xumeen artean izerdi pixkat botatzeko aitzakia izango da. Denak 3-4 partidu jokatzeko aukera eskainiko diegu, galdu ala irabazi, denak partidu mordoxka bat jokatu ahal izateko.
Goizean goiz hasi eta eguerdian amaitzeko asmoa dago, horrela, behin partidu guztiak jokatu eta sariak banatu ondoren, denok elkarrekin jatorduaz disfrutatzera joan gaitezkeelako.
Zatozte gurekin ondo pasatzera. Laster arte.

Deja un comentario