2022ko urriaren 15a, Squasharen eguna ospatzen da mundu osoan zehar, baita gure klubean ere. Horretarako, Squasha ezagutu eta kirolaz disfrutatzeko deialdi bat luzatu nahi dugu, adin eta pertsona guztiei. Partiduak antolatuko ditugu, baina modu informal eta ez lehiakor batean, mailaren arabera malgutasunez jokatuko dugu. Behar diren erraztasunak eta laguntza eskainiko diegu partaide guztiei, modu seguru batean jokatzen ikasi dezaten, eta batez ere, pilota jokatzen irakatsi izerditan bukatu arte. Jai giroan murgildutako eguna izango da, ohikoa ez den egun berezi bat bilakatu nahi dugu urtero errepikatzen den data hau. Horretarako, irudimenez antolatuko ditugu bai partidu eta baita jokalariei eskatu dizkiegun «jarrera». Zergatik ez mozorrotuta jolastu, edo antzinako erraketa txikiekin. Jardueraren amaieran oparien zozketa egingo dugu parte hartzaileen artean, gure laguntzaileek eskainitako produktuez gain, beste sorpresaren bat ere egon ote daiteke, auskalo. Utzi lotsa albo batera eta zatoz gurekin Squashean jolastera.
GORA SQUASHa

Deja un comentario