2023 URTEBERRIKO TXAPELKETA

con No hay comentarios

Urte berriari hasiera egokiena emateko, ez dago squasha baino jarduera osasungarriagorik. Kirola da gabonetako jatordu eta gehiegikeriak erretzeko modurik dibertigarriena, baita gainontzeko squashzaleekin egun pasa egiteko aitzakia ere.

Txapelketa, bakarkakoa izango da, hala ere, naiz eta kanporaketa sistema izan, gure kluban ohikoa denez, partiduak galdu edo irabazi, denek 3 partidu jokatzeko aukera izango dituzte, garrantzitsuena, kirola egiearekin bat, izerditu eta disfrutatzea baita. Eta nola ez, gure babesleen primerazko produktuen zozketa eta sorpresa ere izango ditugu, partaide guztion artean banatzeko. Txapelketa ez da ofiziala, beraz, bertako eta inguruko jokalari guztiei irekita egongo da. Gonbidapen berezia egin nahi dugu, emakume eta gaztetxoei, baita gurasoei ere, azken finean, squasha sustatzeko jarduera herrikoia bihurtu nahi dugu.

Txapelketaren izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dira ordutegiak eta partidu kopuruak. Printzipioz, larunbat goizeko lehen orduan hasi eta bazkal ordurako amaitzea espero dugu, gero, denak elkarrekin bazkaltzera joateko. Animatu eta izen eman.

Deja un comentario