Klubaren 10.urteurrenarekin batera, Irungo Artaleku kiroldegian ospatu nahi izan zuten antolatzaileek 2023ko Euskadiko Txapelketa nagusia, kategoria absolutuan. Bertan izen eman zuten 40 gizonezko eta 13 emakumezko Euskal Herri osotik, baita Gironako jokalari-lagun batzuk gonbidatuta etorri zirenak ere. Txapelketa Lur-Alaiko YouTube katean grabatu zen, Squashari ikusgarritasuna eman nahian. Gizonezkoetan, James Himan Hegoafrika jatorriko jokalari katalana eta Joel Eransus, C.D. Amayako jokalari Iruñarra aurrez aurre topatu ziren. Lehen bi setak Himanentzan izan arren, Joel partidari buelta emantea lortu eta azkenean 3-2 gailendu zitzaion Gironatik gonbidaturik etorri zen jokalariari. Joelek bere Euskadiko lehen txapela irabazi zuen honela, 19 urterekin. Emakumezkoetan, Irune Peinado Benedkikta Squasheko sestaotarra eta Sandra Perez San Juan-Donibaneko Iruñarra iritsi ziren finalera. Esan beharra dago, Irunek, semifinal gogorra izan zuela Rosa Andrés Amayako jokalari Iruñarrarekin, 5.setean irabazi ostean. Finala, Sandraren aurka zailtasun gutxiagorekin gailendu zitzaiolarik, 3-0. Kategoria honetan ere, Irune bere lehen txapela eskuratu zuen, 15 urte bete berri zituelarik.
Lur-Alai Squash Eskolako bi jokalari gaztek, txapeldunei Agurra dantzatu zieten, une unkigarri batetan eta honela isladatu nahi izan da, Squash jokalari berrien gaztetasuna eta harrobiaren garrantzia Euskadi mailan. Zorionak partaide eta laguntzaile guztioi Squasha izan zen kirol handia berreskuratzen laguntzeagatik.
Deja un comentario
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.